29 Mar 2021 Lilatoiak 5.640 € jaso ditu We Are Like Yourentzat
Ia sei mila emakumek —5.640— eman zuten izena Lilatoi lasterketa egiteko, martxoaren 5etik 8ra, urtero bezala, emakumeen berdintasuna eta ahalduntzea erreibindikatzeko; eta diru zenbateko hori bera eman dio erakundeak gure We Are Like You ekimenari, hain zuzen ere, Liberian (Afrika) gaixotasun mentala duten emakumeak errehabilitatzeko eta ahalduntzeko.
2021eko edizio honetan, Covid-19aren pandemiaren ondorioz, lasterketak bestelako formatu bat eduki zuen: korrikalariek 5 kilometro egin zitzaketen munduko edozein lekutan, martxoaren 5etik 8ra edozein unetan, eta euren ibilbidea eta denbora grabatu behar zuten telefono mugikorrean deskargatutako app batean.
Lasterketan izena emateak 4 euroko kostua zuen, eta izena emandako emakume bakoitzeko, antolakuntzak euro bat —“euro solidarioa”—eman dio gure ekimenari.
Eskerrik asko Atletico San Sebastiani eta Laboral Kutxari!
Sorry, the comment form is closed at this time.